Garabiaren botonerak, segurtasun eta martxan jartzeko elementuez gain, agindu desberdinak ematen dizkio garabiari, gurdi edo zubiari adibidez. Aginduak ondorengoak dira:
- Polipastoaren jasoera/jaitsiera
- Luzerako mugimendua aurrera/atzera
- Zeharkako mugimendua aurrera/atzera
Ikaslanen, mugimendu hauek burutzeko kableatu lanak egiten ditu. Kableatu lan hauek, bezeroak bidaltzen dituen eskemak oinarritzat harturik burutzen dira. 4 eta 16 sakatzaileetako botonerak kableatzen dira.
Kableatu lanak egin ondoren, eta hodi lauari konektatu ondoren, bere eginkizuna simulatzen da froga banku batean, sortu daitezken akatsak antzeman daitezen.