Logo Ikaslan

LAGUNDU HOBETZEN

Interesatzen zaizun guztia baliagarria izan daiteke guretzako erraminta hau erabilgarriagoa egiteko, komentarioak ongi etorriak dira.

» iradokizunak bidali
» Hasiera » Heziketa » Amaierako ahalmenak » Ebaluaketa irizpideak

EBALUAKETA IRIZPIDEAK

Garatu behar diren amaierako gaitasunek prestatzaileek behatzeko eta ebaluatzeko zailtasunmaila bat badutenez, gaitasun bakunagotan xehatzen dira, ikasleen portaeretan errazago behatu eta ikusiak izan daitezen, eta horrela, prestatzaileari edo tutoreari ikasleen garapenaren egokitasunaz bistako datuak iristen zaizkio. Gaitasun bakunago horiei Ebaluazioirizpideak deritze (III. eranskina):

» Arlo Teknikoa. Ondorengo ebaluazioirizpideetan xehatzen da:
- Trebetasuna: egin beharreko zerbait ondo egiteko gaitasuna, batez ere eskuz edo fisikoz egitekoak.
- Erabilitako denbora: egin beharreko zerbait lehenengoan ondo eta estimatutako denboran egiteko gaitasuna.
- Kalitatea: egin beharreko zerbait lehenengoan eta behar den Kalitatearekin egiteko gaitasuna.
- Tresnen erabilpena eta erremintahautaketa: une bakoitzean makina egokia eta tresneria nahiz erreminta egokiak hautatu eta erabiltzeko gaitasuna.
- Autonomia: autokudeaketagaitasuna, prozesuaren jarraipena goragoko agintariren baten beharrik gabe eginez.

» Antolakuntza eta Araugintza-arloak. Ondorengo ebaluazioirizpide hauetan xehatzen da:
- Etortzea eta puntualtasuna: Etorri gabeko egunen eta puntualtasunaren hutsegiteen kontrola. Enpresan ezarritako lanordutegia eta lanegutegia betetzea baloratzen da.
- Ordena eta garbitasuna: ezarritako Ordena eta Garbitasunmaila arautuak betetzea.
- Segurtasuna: ezarritako Segurtasunarauak betetzea.
- Mantentzea: ezarritako mantentzearauak burutu eta erregistroak betetzea.
- Kalitatea: autokontrolildoak betetzea.

» Hobekuntza. Ondorengo ebaluazioairizpideetan xehatzen da:
- Ikasgunearen helburuak orokorki betetzea eragozten duten arazoak edo zantzuak antzematen ikasleek esku hartzea.
- Identifikatutako ekintzailetaldearekin batera enpresaplana egin eta bideragarritasunazterketa egitea. Ekintzaile ahalak eta enpresasorkuntzako proiektu bat antzemanda, enpresaplana eta berek aurkeztutako bideragarritasunazterlana oinarritzat hartuta, neurketa egiten da.

Aldi berean, amaierako gaitasunetako bakoitza, behatua izateko, ondoren deskribatzen diren trebetasun eta balioekin lotu edo elkartu dugu:

» Trebetasunak:
- Ikasten ikastea. Ikasleak bere kabuz ikasteko gaitasuna garatzea. Arlo teknikoarekin edo lanpostuko jardunarekin batera beha liteke.
- Taldean lan egiten ikastea. Antolakuntza eta araugintza arloekin batera beha liteke.
- Komunikazio eraginkorra ezartzea. Antolakuntza edo araugintza arloekin batera beha liteke.
- Arazoen ebazpena; zailtasunmaila bat duten egoeren aurrean ausardiaz eta erabakimenez jarduteko jarrera. Hobekuntzaarloarekin batera beha liteke.
- Prozesu osoaren osotasunezko ikuspegia trebetasun ekintzaileak hartzeko. Hobekuntzaarloarekin batera beha liteke.

» Balioak:
- Ekimena. Ekintzari bide ematea. Arlo teknikoarekin edo lanpostuko jardunarekin batera beha liteke.
- Eraginkortasuna lanean. Arlo teknikoarekin edo lanpostuko jardunarekin batera beha liteke.
- Elkarlana; beste batzuekin batera helburuak eta jardunmetodoak partekatuz elkarlan estuan jarduteko gaitasuna. Antolakuntza edo araugintza arloekin batera beha liteke.
- Aldaketetarako egokitzapena. Aldaketagaitasunen garapena, norbere ideiekin esperimentatzea eta irekitasun eta malgutasun handiagoekin erreakzionatzea. Hobekuntzaarloarekin batera beha liteke.
- Berritzeko gaitasuna, gauza berriak probatzeko borondatea edo modu desberdinean egitekoa. Hobekuntzaarloarekin batera beha liteke.

Ondoren agertzen den taulak, gaitasunen, ebaluazioirizpideen, trebetasunen eta balioen erlazioak ezartzen ditu urtean zehar ikusita. Geziak, azken helburua pertsona ekintzaileak, pentsamendua etengabeko hobekuntzarantz begira eta osotasunezko ikuspegia dutenak identifikatzea izango litzatekeela, eta, agian, kasuren batean, sistemari ideia distiratsu edo berritzaileren bat ekarrikolioke.

GAITASUNA EBALUAZIO IRIZPIDEAK TREBETASUNAK BALIOAK
TEKNIKA Trebetasuna, iaiotasuna
Erabilitako denbora
Kalitatea
Erabilpena eta mugarrien hautaketa
Autonomia

Ikasten ikasi
Eraginkortasuna
lanean
Ekimena
ANTOLAKETA ARAUA
Etortzea eta puntualtasuna
Ordena eta garbitasuna
Mantentze-lana
Kalitatea
Segurtasuna
Bernetako komunikazioa
Talde-lana
Elkarlana
HOBEKUNTZA Hobekuntza-iradokizunak
Sorkuntza
Arazo-konponketa Osotasunezko ikuspegia
Aldaketekiko egokitzapena Berrikuntza

“Prestakuntza orokorreko” multzo koherente hau programazio erabilgarri eta soil batekin planifikatzen da eta Panel edo Marko berriemaile batean azaltzen da.
Marko Formatiboa Deskargatu (468 Kb)

EREMU PRIBATUA

Erabiltzaile Izena:

Pasahitza:
  • 23/01/2012

    Visita a las empresas

    Visita a las empresas curso 2011-2012
  • © IKASLAN 2009 - Diseinua eta garapena: zoemedia