Armairu elektrikoek, indarra eta aginduak ematen dizkie garabiaren motorrei. Garrantzizko beste eginkizuna motor hauen gainkarga eta kortozirkuitoez babestea izango litzateke.
Ikaslan armairu elektrikoaren muntai guztiaren arduraduna da. Kaxen muntaitik hasi, eragingailu elektrikoak txapan muntatu, kableatu eta armairuaren egiaztapenarekin bukatuz. Froga bankua, hiru motor elektrikoz osatua dago, garabiaren mugimendu errealak simulatzen dituelarik: Jasoera, luzera mugimendua eta zeharkako mugimendua.
Gune honek, eta bereziki azken froga honek, pertsonal kualifikatua eskatzen du, elektrizitate gaietan. Ikaslanek formakuntza berezia ematen die ikasleei, enpresak zerbitzurik onena eduki dezan eta ikasleak gai honetan jantziak irten daitezen.