Garatu beharreko Amaierako Gaitasunen deskribapena
Definitutako amaierako gaitasunez (II. eranskina) jabetzera bideratutako benetako lan edukien garapenak, ikasleek beren esku dituzten baliabideekin era egokian eskuratu eta aplikatu behar dituzten balioen eta trebetasunen garapena laguntzen du. Gaitasun horiek, Ikaslanen Helburu Orokorrak lortzeko egin behar diren ikasketa berezien berri ematen dute.
Ikasleek, Ikaslanen urtebetean zeharreko egonaldia egitean, hiru gaitasun mota garatzen dituzte: gaitasun teknikoak, antolakuntza edo araugintza gaitasunak eta hobekuntza gaitasunak.
Edukiak
Edukiak definitutako helburuak lortzeko bitartekoak dira. Amaierako gaitasunak izendatu ondoren, behar beharrezkoa da geure buruei ikasleek zer ikastea eta jakitea nahi dugun galdetzea. Ikasleek gauza asko jakin behar dituzte, baina gainera gauzak egiten, bertan egoten eta izan behar dutena izaten jakin behar dute. Ezagutzaren hiru arlo horiek hiru eduki motatara eramaten gaituzte.
» Kontzeptuzkoetara: egitate, kontzeptu eta printzioiei dagozkie. Eduki mota hauek ikasteak memorian edo oroimenean sartzeko gai izatea esan nahi du, baina beti ere interpretatuz edo ulertuz eta funtzionaltasuna emanez.
» Prozedurazkoetara: helburu bat lortzeko ezagutzak, trebetasunak eta iaiotasunak antolatuta erabiltzera. Ezagutza horiek ikasteak, egoera desberdinetan eta erarik egokienean edo etekinik handiena ateratzeko moduan, sekuentziak, teknikak, metodoak, estrategiak, etab. erabiltzeko gai izatea esan nahi du.
» Jarrerazkoak: “izaten eta egoten jakiteaz” berri ematen duten jarrera, arau eta balioak definitzen dira. Eduki mota honek “enpresa kultura” deritzon balioeskema osoa gobernatzen du (puntualtasuna, disziplina, kalitatea, ekoizkortasuna,...)
Ikasketa eduki eta jardueren zehaztapena eta sekuentziatzea, behar adinako zehaztasun‑mailarekin definitu behar dira, beti ere ondorengo printzipio hauek kontuan hartuta:
» Lehenik, amaierako gaitasunen formulazioekgaitasun horien garapenmaila zuzenzuzenean ebaluatzeko aukera ematen dutenikasketajarduera egokiak ezartzen uzten duten baloratu behar dugu.
» Bigarren, oso garrantzitsua da kontuan hartzea, lehen zehaztutako amaierako gaitasunak oro har ez direla loturarik gabeko arlo edo dimentsioei dagozkienak. Alderantziz, zehaztapenmaila honetan gaitasunen hainbat arlo barne izango dituzten jarduerak ezarri behar dira.
» Azkenik, kontuan hartu behar dira, egonleku izango duten lantokiko prozesu bereziak eta batez ere bertan lan horietan prestatzaile izango direnen irudiak.
Galdera horiei erantzuteko, lehenengo fasea definitzen da, hain zuzen ere ikasketagai diren edukien hautaketaz ari dena (ikus IV. eranskina).
Egin beharren hautaketa
Orain bigarren faseari ekin behar zaio, eskolan eta Ikaslanen egin behar diren jardueren hautaketari dagokionari.
Irizpide orokor moduan, jarduera horien zehaztapen maila eta azpijarduera edo xede zehatzagoetan gutxi edo gehiago xehekatzea, horiek lantoki batean egoki garatu ahal izateko dagoen interesaren araberakoa izango da.
Orain arte edukiak hautatu dira eta horiek hartzen dituzten jardueren lehenengo aukeraketa ere egin da (IV. eranskina). Orain hirugarren faseari ekin behar zaio, hain zuzen ere jarduerak, lan egoerak, antolatu eta sekuentziatu behar dituenari.