Logo Ikaslan

LAGUNDU HOBETZEN

Interesatzen zaizun guztia baliagarria izan daiteke guretzako erraminta hau erabilgarriagoa egiteko, komentarioak ongi etorriak dira.

» iradokizunak bidali
» Hasiera » Ekintzailetasuna

EKINTZAILETASUNA

Azken urte hauetan gizartearen bilakaerarako garrantzi haundiko estrategia bihurtu da ekintzailetasunaren garapenaren sustapena, ezagutzan oinarritutako ekonomia, lehiakor eta dinamikoagoa lortu nahirik. Hazkunde ekonomiko orekatua eta lan postu egokiagoekin.

Helburu horiek lortzeko ezagutza berrien ekoizpena behar denez, eta bere trasmisioa heziketaren eta prestakuntzaren bidez lor daitekeenez, Goierriko Herrien Ekintza fundazioak, Goikerri Teknologi Zerbitzuen laguntzarekin, benetako ekoizpen‑ingurune batean, IKASLAN, espiritu ekintzailea sustatzeko metodología diseinatu du.

Ekintzaile kultura sustatzeak zera eskatzen du: aipatu metodologia sustatzearren bertan diren partaide guztiengana hedatu eta bat egin behar dutela eta, horretarako, ondorengo hiru urteotan garatu beharreko hiru fase izan behar dira kontuan:
Lehen fasea

Lehenengo urtean gure errealitate bereziari loturiko modulua diseinatu da:
1. Alde batetik, ekoizpen‑ingurune ideala dugu, Ikaslan; bertan ikasleek beren ezagutzak praktikan jar ditzakete.
2. Bestetik, eskolaren laguntza dugu, bertan Ikaslanera igarotzeko urratsaren garrantziaz prestatu eta hausnartu egiten da. Hau da, esan dezakegu eskolak enpresa-munduaren inguruko leku‑ezagatik garatu ezin dituen jarduerak “azpikontratatu” egiten dituela.
3. Enpresen laguntza ere badugu. Horiengandik jasotzen ditugun eskabideei esker, Ikaslanen benetako praktikak egin daitezke. Neur daitekeen ekoizkinaren bidez, benetako ekoizkina, ikaslea, helduz doa, praktika enpresa batean txertatua izan artean bitartekoa delarik. Ekoizkinik gabe ez dago praktikarik.  

Bigarren fasea.
Bigarren urtea eremua prestatzeko da, hau da, irakasleak eta prestatzaileak prestatzeko, aldaketa-prozesuan leader izan daitezen eta Ikaslan ikasguneetan banatu ondoren, ikasgune jakin batean proba pilotoak egin ahal izateko. Ikaslanen ikasguneetan lan egitea lortu nahi dugu.

Hirugarren eta azken fasea.
Hirugarren urtean eredua gainerako ikasguneetara hedatuko da eta ekintzaileen eta barne-ekintzaileen lehen belaunaldia osatuko da. Horiek enpresa sortzeko proiektua garatu ahal izango dute edota, programa berezi baten bidez, barne-ekintzaile profila indartu. Ikasle horiek izango dira hautagai nagusienak, bai Ikaslanen bertan prestatzaile-lanetan jarduteko edo, enpresekiko harremanei esker, berorietan erantzukizuneko postuak betetzera iristeko.

Lehen emaitza:
SINERLEK MUNTAIA ELEKTRIKOAK S.L
Empresa centrada en el cableado y en el montaje de instalaciones eléctricas, segundo premio del certamen “Proyectos empresariales” 2008 organizada por GOIEKI (Agencia de desarrollo comarcal del Goierri).
Instalazio elektriko muntai eta kableatuan oinarritutako enpresa da. GOIEKI-k(Goierri eskualde garapenerako agentzia) antolatzen duen lehiaketako ”enpresa proiektua” 2º saria jaso du.

EREMU PRIBATUA

Erabiltzaile Izena:

Pasahitza:
  • 23/01/2012

    Visita a las empresas

    Visita a las empresas curso 2011-2012
  • © IKASLAN 2009 - Diseinua eta garapena: zoemedia