2000ko martxoaren 7an, Goierri Eskola, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Laneko Agintaritza legez, Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan “Praktika egiteko proiektua” aurkeztu zuen. Proiektu horretan, Ikaslan prestakuntzazentroan ikasketaaldiko azken ikasturtean zehar borondatezko beste praktika batzuek ere garatzeko aukera zehaztu egin zen, ziklo desberdinetako derrigorrezko praktiken (LPK edo “Lan Prestakuntzarako” modulua) osagarri moduan.
Ikuskatu ondoren, Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendariak, Goierriko Herrien Ekintza Fundazioak, Ikaslan izeneko Prestakuntzazentroaren eta Goierri Eskolaren bitartez egindako Hezkuntzako Elkarlan Programa ebatzi eta onetsi egin zuen eta bere aldeko ebazpena emateko honako arrazoi hauek adierazi zituen:
- Prestakuntza praktikekin txandakatzeak, frogatu egin du sistema horrek praktikan ikaslegoaren % 100ak lana aurki dezan duen eraginkortasuna.
- Lorpen hori, hein handi batean, Eskolaren aisialdiko baliabideak probeste hutsetik ondorioztatua da, izan ere, azken ikasmailetako ikasleei beren curriculumean benetako praktikak, praktika errealak, egiteko aukera sartu baitie.
- Horrek, ikasleak enpresan txertatzeko prozesua harik eta txikiena izateko aukera ematen du eta une horretan ekoizpeningurunean nola jokatu behar duten jakitea ekartzen die.
Berehalako batean esateko, IKASLANen funtzionamendua, enpresa batena bezalakoa da eta hala izan behar duela uste dugu gainera, baina baditu alde batzuek ere enpresekiko eta esperientzia hau berritzaile samarra izateaz gainera, izugarri aberasgarri bihurtzen da onuradunentzat, hots, ikasleentzat:
- Irabaziasmorik gabeko fundazioa da.
- Mozkin guztiak teknikabaliabideetan inbertitzen dira berriro eta horiek aukera ematen dute praktikak teknologiaren etengabeko bilakaerari egokitzeko, bai bertako instalazioak edota baita eskolakoak ere.
- Udalek (beren ordezkariek) gobernuorganoetan esku hartzen dute (Patronatuko batzordean eta Batzorde Egikaritzailean), eta horrek, fundazio erdipulbiko edo mankomunitateizaera ematen dio. Beren karguengatik ez dute inolako ordainsaririk jasotzen.
- IKASLANeko pertsonalaren egitura egonkorra hamaika pertsonek osatzen dute: Horietako sei pertsona laguntzazerbitzuetako eginkizunetan ari dira eta bost pertsona, berriz, ikasguneetako bakoitza kudeatzen.
Praktikak egiten dituzten ikasle guztiek azken ikasturtean zehar egiten dituzte, hain zuzen ere, prestakuntzazikloetako azken ikasturtean edota prestakuntza teorikoaren aldian (INEMen ikastaroetan).
- Ikasmaila batetik hurrengora igarotzean, zaharrenek (praktikaldia amaitzera doazenek) sartu berriak trebatzen dituzte.
- Praktikak, eskolan ikasitako espezialitateen araberakoak dira.
- Praktiken emaitzak, ekoizkin neurgarria, bere bitartez benetako ekoizkina heltzen eta zoritzen joateko bitartekoa da; ikasleak benetako enpresa bateko plantilan sartu artekoa. Ekoizkinik gabe ez dago praktikarik.
- Ekoizkin fisikoak, ukigarriak eta neurgarriak, ugari dira espezialitateen arabera. Ekoizkinen 700 erreferentzia baino gehiago daude. Ekonomiaerrentagarritasuna, ordea, ez da lehen helburua.
Praktiketarako sarrera borondatezkoa da.
- Ikasleek berek bezeroekin zuzeneko kudeaketa egiteak, erraztu egiten du beren kontratazioa.
… eta guk ondorengoa gehituko genioke:
Ikasleengan hezi egiten du ekintzaileespiritua eta erantzukizunean, konpromisoan, ahaleginean, eskainitako baliabideetan, iraupenean eta laneko espirituan hezten ditu, beharrezkoak dituzten kritikatrebetasunak emanez.
Eskolak kontuan hartu beharko ditu inguruneko ekoizpenmunduak eskaintzen dituen aukerak eta prestakuntza teorikoa praktikoarekin osatu beharko du.
Hurbilketa hori egiteko modurik onena praktikak eskolaingurunetik kanpo egitea dela uste dugu, baina aldi berean eskolarekiko zilborhestea eten gabe:
Lehendabizi, hezten eta ikasten ari diren pertsonek, ekoizpenprozesuak nola prestatzen diren trebatokian bertan ikasi behar dute eta sortzen diren lanharremanak ulertzen ere ikasi behar dute.
Ikaslanen eta eskolan dabiltzan eta prestatzaile edo monitoreen nahiz tutoreen prestakuntzaz arduratzen diren pertsonek, beren zeregina ongi menderatu behar dute, ideiak ongi transmitituz, behatuz, ebaluatuz eta esku hartuz, beti ere prestatzen ari diren ikasleei etengabe orientazioa eskainiz eta aholkuak emanez.
Ikaslaneko Lantokietako Prestakuntzak, Lanean Txertatzeko Modulua izan nahi du. Lanean txertatzeko moduluaren azken helburu orokorra ikasleei prestakuntzazikloetako antolakuntza, zientzia eta teknologiaedukien osotasunezko ikuspegi koordinatua finkatzea edo ematea dela ulertzen badugu, onartu beharko dugu halaber ikuspegi hori ezin litekeela bateratu ikuspuntu bakar batean ez eta irakasle bakar batean pertsonalizatu ere.
Beraz, hezkuntza mota honek “prestakuntza orokorreko” bloke edo multzo koherente osoa izan nahi du, ikasleei eskolan (Goierri Eskola) lehendik jasotako kualifikazioa osatzeko helburusail bat (amaierako gaitasunak) betetzeko eratua eta eduki batzuek dituena (prestakuntzajarduerak) eta benetan ekoizpenegoeretan sortu behar dutelako, eskolan lor ezin litezkeen gaitasun berriak emango dizkiena
Goikerrik diseinatutako metodologia garatzeko oinarria Prestakuntzamarkoa da. Prestakuntzamarkoa diseinatu aurretik, ikasleek Ikaslanen zein gaitasun garatu behar dituen adostu eta zehaztu behar dugu. Horretarako ondorengo eskema jarraituko dugu:
Eskema Hezitzailea Deskargatu (124 Kb)