Garabien frenuak diskodun elektromagnetikoak dira, eta motorrari itsatsiak doaz. Geldialdi edo frenatzea, korronte faltarengatik gertatzen da, bai borondatez edo ezbeharrez.
Ikaslanek frenuen muntai osoa burutzen du, bobinatutik hasita. Tornu bobinatzaileak bira abiaduraren egokitzea bermatzen du, eta alde bakoitzera eman beharreko bira kantitatea ziurtatu ere. Era honetara modelu guztiak egiteko modua ematen du. Bobina hariaren lodierari dagokionez, 018mm diametrotatik hasi eta 0,95mm-tarainoko hariekin lan egin dezake.
Bobinak, bere karkasetan sartzen dira eta kableatuaren konexioa burutzen da ondoren korrontearen sarrera izango dena. Ondoren bobina eta karkasaren harteko aislamena egiaztatzen da, kortozirkuitoak ekiditearren. Ondoren, karkasa likido aislante batekin betetzen da, frenuaren bizi iraupenean aislaturik gelditzeko.
Muntaiaren pauso guztiak burutu ondoren, ikaslanek ekoiztutako frenu guztien funtzionamentu egokia bermatzen du, egiaztapena burutuz.
