Logo Ikaslan

LAGUNDU HOBETZEN

Interesatzen zaizun guztia baliagarria izan daiteke guretzako erraminta hau erabilgarriagoa egiteko, komentarioak ongi etorriak dira.

» iradokizunak bidali
» Hasiera » Informazio orokorra » Eginkizun eta erantzunkizunak

EGINKIZUN ETA ERANTZUNKIZUNAK

Eskolako eta Ikaslaneko gaur egungo baliabideak berrikusita, gure helburuak lortzeko hobekien doitzen den antolakuntza eredua definituko dugu. Ikaslan 6 ikasgunetan berregituratuta eta eskolak dituen espezialitateak edo berezitasunak eta garatu behar diren praktikak (galdaragintza, elektrizitatea, mekanika eta administrazioa) kontuan hartuta.
Antolakuntza Organigrama Deskargatu (136 Kb)

Euskarri zerbitzuek ikasguneak berak bakarrik garatu ezin dituztenak xedeak garatzen dituzte.
- Ikaslaneko zuzendaria: bere zereginen artean, urteko helburuen arabera norabideak jartzea nabarmentzen da, hezkuntza helburuak eskolako zuzendaritzarekin adostuz.
- Sistema koordinatzailea: kalitate, ingurumen eta segurtasuneko sistementzako beharrezkoak diren prozesuak ezarri, inplementatu eta mantentzea ziurtatzen du.
- Hezkuntza arduraduna: ikasleak ikasgune desberdinetan sartzeko eginkizuna koordinatzen du eta gainera ikasturtean zehar ikasleen prestakuntza arloaren jarraipena egiten du. Aldi berean, eskolarekin eduki beharreko zubia da, eskolako ebaluazio saioetara joaten da eta Ikaslanen lortutako emaitzen ekarpena egiten du ikaslearen tutorearekin elkarlanean eskolan lortutako emaitzekin erkatuz.
- Ekoizpen arduraduna: lan eta praktika berrien sarrera koordinatzen du eta ikasguneko ekoizpen arloaren jarraipena egiten du. Lanpostu berriak definitu eta diseinatzen ditu eta prestatzaileari lanak programatzen laguntzen dio, ikasguneen artean lanak koordinatuz.
- Giza harremanen arduraduna: pertsonala hautatzeaz arduratzen da, prestakuntza planak egiteaz, inplikazio maila neurtzeaz, motibazioaz, pertsonalaren asebetetasuna aztertzeaz eta komunikazio sistema eraginkorra ezartzeaz.
- Mantentze lanen arduraduna (ingeniaritza eta azpiegiturak): makinen eta instalazioen funtzionamendu zuzena ziurtatzen du eta praktiken garapenerako beharrezkoak diren azpiegituren eta lan giroaren hornikuntza egiten du. Mantentze plana, Azpiegiturak eta Lan giroa lantzen ditu.
- Administrazioa: ikasgune bakoitzaren emaitzak kalkulatzen ditu eta emaitza orokorrak kontrolatzen.

Prestatzaileak ikasgunea kudeatzen du, eta apurka apurka ikasleei erantzukizuna transmititzeko trebetasuna izanik eguneroko kudeaketan eragile izan daitezen eta lantalde baten gidari edo prestatzailearen eginkizunak hein batean beren gain hartzeko adinako gaitasun maila lor dezaten. Adibide moduan, “lantegitxo” baten antolakuntza egitura erakutsiko dugu jarraian.
Antolakuntza Estruktura Deskargatu (140 Kb)

EREMU PRIBATUA

Erabiltzaile Izena:

Pasahitza:
  • 23/01/2012

    Visita a las empresas

    Visita a las empresas curso 2011-2012
  • © IKASLAN 2009 - Diseinua eta garapena: zoemedia