Kudeaketa aktiboan (eragilean) nagusiki oinarrituta diseinatutako sistema abian jartzeko prestakuntzamarkoaren laguntza operatiboa behar dugu. Estrategia guztia funtsatzen den oinarria da, bertan agertzen da prestakuntzaprograma ere eta emaitzak ere bertatik kudeatzen dira, bai prestakuntzakoak eta baita ekoizpenekoak ere:
» Estrategia: Ikaslanen Ikuspegia eta Zereginak (misioa) deskribatzen ditu eta ekintzailekulturaren sustapena egiten du bere inguruan biraka dabilen sistema osoaren ardatz nagusi moduan, eta horretarako, Ikaslanen urtebete egon ondoren landu behar diren Trebetasunak eta Balioak erakusten ditu.
» IKAS edo prestakuntzaprograma: ikaslearen prestakuntza planifikatu, egikaritu, kontrolatu eta ebaluatu egin behar da. Ikasleak garatu behar dituen gaitasunak adostu eta zehaztu ondoren eta agiri honen 3. puntuan definitutako prozesua jarraituta, garatu behar den ekoizpen eta prestakuntzajardueren multzoa, lanegoeretan denboralizatzen da. Atal honetan ikasleak “prestakuntzaprozesuaren” programazioa ikusi egin dezake eta urtebeteko iraupena du. Programaren eraginkortasuna hiru ebaluaziosaiotan zehar ebaluatzen da eskolako saioekin bat etorriz.
» KEEES edo ekoizpenkontrolak: egunero eguneratzen dira eta ikasleei Kalitate, Entrega eta Segurtasun (KEEES) Adierazleak erakusten dizkiete. Hilerohilero Emaitzak aztertzen dira eta egokiak irizten diren hobekuntza Ekintzak (KEEES) finkatzen dira.
» Prestakuntzaarloa: emaitzak panelean jakinarazten dira eta astero jakinarazi ere gutxienez; prestatzailearen irizpideen esku gelditzen da astean zehar bilera gehiago egitea ala ez egitea. Panelean gune bat gordetzen da, alde batetik ikasgunea osatzen duen ikasle bakoitzaren prestakuntzaekintza laburbilduta jakinarazteko (ikas edo balioaniztasunmatrizea), eta bestetik ikasguneak hilaren amaieran duen egoera laburbilduta adierazteko (lan edo kudeaketaemaitzak eta kudeaketaplana).
Prestakuntzamarkoa (VI. eranskina) prestatzailearen oinarri operatiboa da, Kudeaketa Aktibozko prozesua garatzen den panela, alegia. Bera du euskarri prestatzaileak arloko emaitzak ezarri eta erakusteko.