Zer da Ikaslan
La Fundación Centro de HEZIKETA Ikaslan es un centro cooperativo donde los alumnos de grado medio y superior de Goierri Eskola realizan unas prácticas adicionales que les ayudan a adaptarse al mundo profesional.
Liburuxka Korporatiboa Deskargatu (805 Kb)
Historia
Goierri bailarako lantegi garrantzitsuenek, Irizar edo Copreci ( gaur egun Orkli) besteak beste, lanbide zikloetatik irteten ziren ikasleei, gabezia handiak ikusten zizkieten lan mundura iristean. Honen soluzio bezala, ikasle hauei lan mundura iritsi aurretik praktika errealak egiteko aukera ematea izan zen.
Ideia hau oinarrian hartuta, Goierriko Herrien Ekintza fundazioa sortzen da. Fundazioa, Goierriko udaletxe guztiek eta enpresa garrantzitsuenek osatzen dute.
» GE: Goierri Eskola.
» IKASLAN: Goierriko ikasleek praktikak egiten dituzten fundazioa.
» GOIKERRI: Enpresentzako zerbitzu teknologikoa.
» OKUPAZIONALA: Lehen kurtsoak gainditzea lortzen ez duten ikasleei lanerako aukera ematen dien erakundea.
IKASLAN FUNDAZIOA hezkuntza zentru kooperatiboa da. Goierri Eskolako ziklo formatiboetako erdi eta goi mailako azken kurtsoetako ikasleak bertara joaten dira lan munduari buruzko heziketa jasotzera.
Beraz, Ikaslanek eskolatik lanerako bidean oso paper garrantzitsua jokatzen du ikasleentzat. Trantsizio hau egokia izan dadin, eskolako heziketa eta enpresa mundua dauden bezain aldenduta egotea ekidin behar da. Horregatik Ikaslanen helburua, ikasleak lanpostuetarako zuzenean formatzea da, aipaturiko bi munduak hurbiltzeko.
Ondorengo irudian Goierriko Herrien Ekintza Fundazioko antolamendua ikus daiteke:
Sozietate Orgramigrama Deskargatu (32 Kb)
1981. urtean Goierriko azkenengo kurtsoan zeuden zikloetako ikasleei formakuntza gehigarri bat emateko sortu zen Ikaslan.
Hasiera batean, bost ikasgune desberdinek sortzen zuten Ikaslan. Ikasgune bakoitzak espezialitate desberdinak jorratzen ditu: 1000. ikasgunean laser bidezko mozketa egiten da, 2000. ikasguneak galdaragintza fina jorratuko luke, 3000.ikasguneak muntai ez soldatuak, 4000. ikasguneak muntai soldatuak eta 5000. ikasguneak elektrizitatea.
Gaur egun, Ikaslanek sei Ikasgune desberdin ditu, sortu den azkenengo ikasgunea 6000.ena delarik. Ikasgune hau, mekanizaketak egiten direneko gunea da.
» Langileak: 120 ikasle, 19 kontratatu eta hiru bekario.
» Enpresaren aktibitatea: Nagusia galdaragintza, baina baita ere elektrizitatea, mekanika eta administraritza.