Logo Ikaslan

LAGUNDU HOBETZEN

Interesatzen zaizun guztia baliagarria izan daiteke guretzako erraminta hau erabilgarriagoa egiteko, komentarioak ongi etorriak dira.

» iradokizunak bidali
» Hasiera » Informazio orokorra » Nortzuk gara

NORTZUK GARA

Urteetan zehar Ikaslan handitzen joan da, batez ere kanpoko bezeroen beharrei erantzuna emanez eta horrek inbertsio berriak egitea eskatu du, gutxi asko era aleatorioan eta unean uneko leku librearen arabera Ikaslaneko instalazioetan ipinitako makinerian.

Gaur egun Ikaslanek 4.500 m2 ditu 8 pabilioietan banatuta eta bere bezeroak asebetetzeko beharrezkoa da bere sailak berregituratzea. Ez dugu ahaztu behar Ikaslanen bezeroak zeintzuk diren:
» Enpresak: Arloko gainerako enpresen kalitate betebehar, epe eta prezio baliokideak dituzten lanak eskatzen dituzte.
» Ikasleak: Ikaslanek 120 bat ikasle ditu prestatzeko eta horiek dira hain zuzen ere akabatutako ekoizkinak edo jeneroak bidaltzen zaizkien enpresetako etorkizuneko langileak.
» Eskola: Ikasleen hornikuntza egiten dio Ikaslani, urteko ikasketa plana adostu eta prestakuntza alorrean iritsi beharreko helburuak definituz.

Ikaslanen barruan lantalde independente moduan eratutako esparruen sorkuntzak, bezeroak asebetetzeko hobekuntzan lagunduko duela pentsatzen dugu. “Lantegitxoak”, ikasgune izenez ezagutzen dira Ikaslanen.

Aurreko baldintza horren arabera, egindako berregituraketa, enpresa 6 ikasgune desberdinetan zatitzea izan da, beti ere, horietako bakoitzean egiten den jarduera mota kontuan hartuta, nahiz eta bere osagaiek helburu komunak izan eta emaitzak eta lorpenak partekatu:
» 1000 Ikasgunea: ebaketa jarduerak egiten dira bai xafletakoak eta baita profiletakoak ere, horretarako laser izpiz ebaketak egiteko makina bat baitago bertan eta baita hainbat zerra ere, gainerako ikasguneei prestatutako materialaren hornikuntza egiteko.
» 2000 Ikasgunea: galdaragintza fina, xafla ekoizkinak lantzeko ebakitzeko makinak,  konformatzekoak edo forma ematekoak eta makina lagungarriak bertan direla.
» 3000 Ikasgunea: soldatu gabeko egituren muntaketa.
» 4000 Ikasgunea: soldatutako metalezko egituren muntaketak egiten dira.
» 5000 Ikasgunea: instalazio elektrikoak egiteko ikasgunea.
» 6000 Ikasgunea: sortutako azken ikasgunea da eta apurka apurka mekanizatze lan mota guztiak egiteko osatzen ari da.

Ikasgune bakoitza “lantegitxo” moduan egituratzen da autokudeatutako hainbat ekiporekin. Autokudeatutako ekipotzat zera hartu behar dugu, prozesua gauzatzeko prozesu horren kudeaketaren eta hobekuntzaren erantzukizuna nahiz instalazio multzoarena bere gain hartzen duen pertsona taldea. Gure kasuan, panelean (prestakuntza markoa)

Prestatzaileak lantaldeak dinamizatu egin behar ditu eta beren prozesuak hobetzera bultzatu, ezarritako helburuak eta adierazleak lortu, erabakiak taldean hartuz, beren lana antolatuz eta arazoak ikasgunean bertan konponduz.

Ikasguneen eta autokudeatutako lantaldeen sorkuntzak ekartzen dituen abantailen artean, ondorengo hauek azpimarra ditzakegu:
- Kudeaketa argitu egiten da.
- Arazoak eta hobekuntza aukerak errazago antzematen dira.
- Arazoak askoz ere lasterrago ebazten dira.
- Enpresaren kudeaketa langileei hurbiltzea lortzen da.
- Bezeroei eskainitako orientazioa handitu egiten da.
- Hobekuntza jarduera guztietan denek esku hartzea lortzen da.
- Langileen lanak zentzu handiagoa hartzen du.
- Gizarte giroa hobetu egiten da.

Prozesu nagusia, eredu honetan giltzarri dena, Kudeaketa eragilea da eta ikasguneak sortzeko bitxitasunak, fundazioaren esparru guztietan erantzukizunak dituzten pertsonak definitzera behartzen gaitu:
- Ikaslaneko prestatzaileek: kudeaketa eragilearen prozesua dinamizatzeko erantzukizuna beren gain hartzen dute.
- Ikaslaneko euskarri zerbitzuek: prestatzaileak eskatzen dien gaitasunen ardatzetan eskaintzen dute beren sostengua.
- Eskolako tutoreek eta irakasleek: 0a (lehenengoan) eta 0b (ikaslea Ikaslanen dagoen bitartean) lan egoerak dinamizatzeko erantzukizuna beren gain hartzen dute.
- Eskolaren euskarri zerbitzuek: beharrizanen araberako ikastaro egitaraua prestatzen dute eta ereduaren zabalkuntza errazten dute.
- Fundazioak: estaldura eskaintzen du, kultura ekintzailea sustatuz.

EREMU PRIBATUA

Erabiltzaile Izena:

Pasahitza:
  • 23/01/2012

    Visita a las empresas

    Visita a las empresas curso 2011-2012
  • © IKASLAN 2009 - Diseinua eta garapena: zoemedia