Gamor hariztatzailea
Hariztatu bertikaleko ekoizpen haundietarako prestaturik dagoen makina bat da, zehaztasun mekanikorako, zehaztasun haundiko hariztatua eskatzen duten molde edo piezak, hariztatuen perdoi eta amaiera kalitateak bermatzen ditu.
Erabateko hornikuntza dauka. 3 barradun besoa du eta T formako erretena daukan 900x630mm-tako mahaia du. Abiadura aldatzailea Hz da eta erreboluzio zenbatzaile digitala dauka. Bira kontrolatzaile bat du ezker-eskuin eta armairu elektriko batekin, kokapen pilotua, talde hidrauliko eta motobomba hidraulikoa. Abiadura erreduktore bat du eta segurtasuneko hariztatu sistema.
Lateralki porta guztiak jartzeko kokalekua dauka, presio hidraulikoko manometroa, presioa erregulatzeko giltza, manometroaren babeserako giltza, olio taldeko temperatura neurtzeko termometroa eta oreka silembloc-a.
Ezaugarri teknikoei dagokionez:
- M2-tik hasi eta M48-rarte irits daiteke.
- Bere lan abiadura 15 eta 590rpm.
- Gehienezko presio jasangarria 200kg/zm².
- Motorra 7,5 zaldi ditu, 380V trifásico edo 220V monofásico.
- Abiadura kontrol elektronikoa du.
- Besoaren luzera 1.000mm, mahaia osora iristen delarik.
- 50l olio depositu bat du.
- 550kg-tako pisua dauka.
Ikaslan-ek gisa honetako 2 hariztatzaile dauzka:
» Gamor RHG-3BR: M2-M48 sitema metrikoan; BSW 3/32-1” 3/4 y BSP 1/16-2” ¼ whitworth sisteman; M48-ko materialen hariztatua 164kg/mm²,Brinell-ean 477, Rockwell HRC 49.
» Gamor RHG 2B: M2-M36 sitema metrikoan; BSW 3/32-1” 3/8 y BSP 1/16-1” ½ whitworth sisteman; M36-ko materialen hariztatua 120kg/mm²; Brinell-ean 352, Rockwell HRC 37.