Logo Ikaslan

LAGUNDU HOBETZEN

Interesatzen zaizun guztia baliagarria izan daiteke guretzako erraminta hau erabilgarriagoa egiteko, komentarioak ongi etorriak dira.

» iradokizunak bidali

LAN EGOERA

Jarduerak zuzenzuzenean atera dira amaierako gaitasunetatik eta hezkuntzako eskuhartze irizpideetatik, baina lantokien eta lanbidetrebetasunen logika pertsonen osotasunezko eskuhartzeetan bermatzen dira. Arrazoi hori dela bide, orokorki ez dira kontuan hartu behar elementu isolatu moduan: ez du zentzurik orientatu besterik egiten ez duten jarduerak ezartzeak, adibidez, erantzukizunarekin portatzekoak edota kalitate egokia lortzekoak. Horregatik, jarduerak, Lanegoerak deritzen multzoetan kokatzen dira. Horiek definitzeko ondorengo irizpideak jarraitu dira:
- Lanegoera oinarrizko unitatea da, eskuhartzea lantokian jardun bitartean antolatzen duena eta ikasleek lantokian denboraldi batean zehar egin behar dituzten jardueretarako koherentziamaila bat (loturaharia eta lanbidezentzua) bermatzea baino nahi ez duena.
- Lanegoera batean sartutako jarduerak, oro har, denboraldi jarraiki batean zehar garatuko dira.
- Jarduera bat lanegoera desberdinetan sar liteke barnean.
- Ideia zera da, lanpostu desberdinetan zehar errotazioa ahalbideratzeko behar adina Lanegoera izatea.

Programazioan aurreikusitako lanegoerek ez dute zertan derrigorrez at etorri geroago ikasle bakoitzaren ibilbidearen zati izango diren laneko benetako egoerekin. Alabaina, programazioan, lantoki batean edo hainbatetan egin behar diren oinarrizko eskuhartzeak definitzea da helburu. Geroago, horietako bakoitzean, eta beren ezaugarrien arabera, programatutako hainbat lanegoera metatu ahal izango dira zabalagoak eta koherenteagoak diren benetako lanegoerei bide emateko.

Lanegoerek garatu behar diren jarduerentzat loturaharia edo koherentzia bermatzen dutela jakin arren, garrantzi handia hartzen duten horietako hiru azpimarra daitezke eta horiexek dira hain zuzen ere planteatutako prestakuntzasisteman pisurik handiena dutenak. Egoera horiek hauek dira:

» ST-2 TEKNIKA: beren esparruan egitea aurreikusita dagoenaz ikasleei erantzukizuna ematea du helburu, hau da, ikasleak dira aurreikusitako piezakopurua, aurreikusitako kalitatearekin, aurreikusitako eraginkortasunarekin eta aurreikusitako segurtasunmailarekin egitearen erantzule.

» ST-3 ARAUA: zuzenekotzat bakarbakarrik ezagutuak ez diren xedeak edo eginkizunak ere egitea, horrela, garaiz egindako xedeak izaki, gero arazo asko saihets ditzaketenak eta “gaizkieginak konpontzen” igaro beharreko ordu asko aurreraraziko dituztenak, horretarako xede horiei “prebentzioizaera“ emanez: istripuak saihesteaz, matxurak ekiditeaz, materialgabeziak saihesteaz edo materialaren hornikuntza beti izateaz, etab. arduratzen dira.

» ST-4 HOBEKUNTZA: behatzean ikusten diren eta beren esparruan helburuak lortzea eragozten duten arazoak edo sintomak etengabe antzeman eta bistaratzea, bai arazoak aztertu eta konponbide ahalak bilatzen esku hartuz eta baita irtenbide horien inplementazioan eta jarraipenean ere, izan ere, kasu batzuetan ondorioak berek erasan beharko baitituzte eta beste batzuetan euskarri den egiturak.

Garatu behar diren Lanegoerak zehaztuta, Programazioaren  espazio eta denboraaldagaiak ezartzen dira. Non? (eskolan edo Ikaslanen), noiz? (zein unetan, zein ordenatan,...) eta zenbat denboran zehar? (denboralizazioa) ekin behar zaien adieraztea du helburu.

Non? galderari dagokionez, eskolan nagusiki, Ikaslanen egindako esperientziak prestatzeko eta gogoeta egiteko jarduerak kokatzen dira; esperientzia horietan, beren baitan dituzten eginkizun eta xedeak egikaritzeko jarduerak garatzeko beren ezinbesteko beharra dutenak hain zuzen ere. 

Noiz? galderari dagokionez, berriz, garrantzitsua da kurrikuluiturriek ekarritako informazioa kontuan hartzea, erabilpenjakintzak berenganatu eta ebaluatzea eragiten duten baldintzak batez ere.

Ikaslanen ikasleek jokoan jarriko dituzte jardunbidezko edo prozedurazko jakintzak edo ezagutzak. Baina jakintza edo ezagutza horiek, erabilpenjakintzak edo erabilpenezagutzak izan daitezen, kontzeptuzko, oinarrizko jardunbidezko eta jarrerazko beste jakintza edo ezagutza batzuk behar dituzte berekin baina komeni den moduan barneratuak izan beharko dute garatzen diren ekintzen ibilbidean zehar. Jakintza edo ezagutza horiek ekintza oinarritu eta berari esanahia ematen dioten neurrian, lanegoeran sartu aurretik eskuratu beharko dira.

Bestalde, ikasketa laguntzen duten irizpideei erantzunez, Lanegoerak ordenatu egin beharko dira  atal partikular edo zehatzenari arlo orokorragoa eta osotasunezkoa aurretik jarrita; soilenetik konplexuenera; mendekotasunmaila edo tutoretza handiagoa eskatzen duenetik autonomia gehiago eskatzen duenera; banaka egiteko garapena eskatzen duenetik beste lankide batzuekin koordinaziomaila edo neurri handiagoa izatea eskatzen duenera; gorputztrebetasun edo koordinaziomaila txikiagotik handiagora, etab.

Zenbat denbora? galderaz (denboralizazioa) lanegoera bakoitzari elkartutako hiru saio mota aurreikusten dira, baina horrek ez dakar derrigorrez horietako bakoitzari modu independentean heltzea: 

» Lantokian esperientzia izan aurretik kokatutako prestakuntzajarduerak programatzen dira, beraz: 
- Moduluaren hasieran kokatutako denboraldi batek prestakuntzako jardueramultzo orokorragoak eta indartsuagoak hartzen ditu beren gain.
- Prestakuntzafasean zehar Ikaslanen hartzen dira ikasleak, besteren artean prestakuntzajarduera bereziagoak, espezifikoagoak eta egoki antolatutakoak egiteko.

» Esperientziajarduerak programatzen dira Ikaslaneko prozesuen ezaugarrien eta prestakuntzakontuen arabera:
- Ikaslanekin negoziatutako egoerasekuentzia bat badago eta bere osotasunean errespetatzen da.
- Hamabost egun baino handiagoa ez den maiztasunarekin, hainbat ordutako saioetan, jarduerak egiten dira eskolan.

» Gogoetajarduerak programatzen dira aldi berean edota esperientziaren ondoren, beraz:
- Ikastetxean saio berezia egitea aurreikusten da Ikaslanen egindako lehen egonaldiaren ondoren eta beste bat edo batzuk esperientziaren faseak amaitu ondoren.
- Esperientziafasean gogoetajarduera zehatzagoak eta komeni den moduan antolatuak egiten dira.

V. eranskinak Lanegoeren programazioa dakar. Programak zazpi Lanegoera aurreikusten ditu, horietatik bi, eskolan garatzen dira eta gainerakoak Ikaslanen.

EREMU PRIBATUA

Erabiltzaile Izena:

Pasahitza:
  • 23/01/2012

    Visita a las empresas

    Visita a las empresas curso 2011-2012
  • © IKASLAN 2009 - Diseinua eta garapena: zoemedia