Zer eskaintzen diogu gizarteari

Ikaslan Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat gara, Goierri Eskolaren (Goierri Fundazioa) patronatu batzorde bera dugu eta bailarako 18 udalek eta 40 enpresek dute gure gidariak izateko eskumena.

Gure ezaugarrien artean, kalitatearekin eta ingurumenarekin konpromisoaren erakusle dira ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak eta berriki lanean osasuna eta segurtana bermatuko duen ISO 45001 ziurtagiriaren lorpena gauzatu dugu. Hurrengoak plazaratzen ditugu:

  • ENPRESA POLITIKA
  • KUDEAKETA ESKULIBURUA 
  • INGURUMEN TXOSTENA 

Goierriko gizartearen ekimenari esker jaio ginen eta bailara, enpresa eta orokorren gizartearentzako profesional hoberenak formatzeko lan egiten dugu.

“Kalitatezko praktikak burutu dituzten 100 ikasle baino gehiago formatzen ditugu urtero bailarako enpresentzat

“Profesional hoberenez hornitzen ditu Goierriko eta inguruko enpresak Goierri Eskola-Ikaslan Fundazioa binomioak”

2030 Agenda Ikaslan Fundazioan

Ikaslan Fundazioak bere egiten ditu Agenda 2030eko helburu eta printzipioak.

Honela, gure gogoeta estrategikoa Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatuta daukagu.

Urtero egiten dihardugun bideak, helburu hauei egiten dien ekarpena ebaluatzeko konpromisoa hartuta duakagularik.

Zer da 2030 Agenda?

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuek, Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuten.

Agenda hori ibilbide-orri unibertsala da, pobreziari amaiera emateko, desberdintasunaren eta injustiziaren aurka borrokatzeko, klima-aldaketari aurre egiteko eta pertsona guztiek 2030erako bakea eta oparotasuna izan ditzaten bermatzeko.

Agenda honek Garapen Jasangarrirako 17 helburu (GJH) finkatzen ditu, 2030ean lortu beharreko 169 jomuga eta horien jarraipena egiteko adierazle-sistema batekin.

17 GJHak integratuta daude, onartzen baitute eremu bateko esku-hartzeek beste batzuen emaitzei eragingo dietela eta garapenak orekatu egin behar duela.