Zer eskaintzen diegu gure ikasleei

Goierri Eskola eta Ikaslan Fundazioa binomio bat gara eta zure formakuntza osotuko duen lehen esperientzia profesionala eskaintzen dizugu. Kalitatezko praktika bidez, Lanbide Heziketako titulua lortzeaz gain, 800-1100 ordu bitarteko lan eskarmentua gehituko diozu zure curriculumari.

Goierriko enpresek, Ikaslan Fundaziotik pasa den ikaslearen ibilbidea ezagutzen du eta laneratzeko orduan positiboki estimatu eta errekonozitzen du.

Eskolan garatu dituzun ezagutzak praktikan jartzeko aukera izango duzu eta lehengaiak eskatu, diseinuak egin, produkzioa planifikatu, ekoiztu eta bezeroarekin harreman zuzena izango duzu. Goierri Eskolako titulazio guztietako ikasleek dute gurekin aritzeko aukera.

Lan-merkatura eta profesional mundura azkarrago egokituko zara”

“Gela eta enpresa arteko zubia gara”

Praktikak

IBILBIDEAK

Zure ikasketa mailaren eta Goierri Eskolan garaturiko 1. maiako jardueraren baitan, zure Ikaslan Fundazioko egonaldia egokitu eta zure neurrirako ibilbide bat diseinatzen dugu. Ezagutu FORMAKUNTZA PROGRAMA bakoitzaren berezitasunak:

Ikaslan Fundazioan zure egonaldia hoberena izan dadin, zure formazioaz arduratuko den talde profesional bat izango duzu zure zerbitzura, lanean irakasteaz gain, zure ekarpenak jaso eta esperientzia aparta izan dadin etengabe hobetuko dugu elkarrekin.

Ikasketa guneak

IkasguneAK

Ikaslan Fundazioa, IKASGUNE deitzen diegun ezagutza arlo eta  ekoizpen unitatetan antolatzen dugu, hauek, ikasleei eta enpresei zerbitzu hoberena eskaintzeko helburua dute eta ekoizpen, kalitate, ingurumen eta asebetetze adierazleekin monitorizatzen ditugun autokuedeaturiko negozio unitateak dira. 

EBAKETA
ikasgunea

Diseinu, programazio eta materiale metalikoen laser ebaketa gunea

KONFORMAKETA ETA MEKANIZAKETA
ikasgunea

Txapa konformazioa eta txirbil-harroketa bidezko fabrikazio gunea

SOLDADURA
ikasgunea

Kalitate baldintzetan eta planopeko egitura metalikoen soldadura bidezko muntaia gunea

MUNTAIA ELEKTROMEKANIKOAK
ikasgunea

Multzo mekaniko, elementu eta koadro elektrikoen muntaia gunea

LOGISTIKA
ikasgunea

Biltegi kudeaketa eta eskaeren prestaketa eta segimendua gunea

ZERBITZUAK
ikasgunea

Zeharkako barne zerbitzu gunea:

  • Administrazioa eta finantzak
  • Kalitatea
  • Mantenua