Hasierako Lanbide Heziketako ikasleentzat

Lanbide profila

Laguntzailea

Konpetentzia orokorra

Ikasleak bere profila garatuko du ekoizpen praktika errealak burutuz. Lan operatiboak burutzearen ardura izango du. Prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazko gaitasun teknikoak landuko ditu. Abilezia, lanerako erabilitako denbora, erreminten erabilpena, kalitatea eta autonomia. Lankidetza eta esleitutako lanen ardura alorrak barneratuko ditu.

Iraupena

1. mailako ekaina/uztailetik 2. mailako ekaina arte

Sarrera baldintzak

  • Hasierako Lanbide Heziketako 1. maila gainditua izatea edo ebaluaketa taldetik (Goierri Eskola + Ikaslan Fundazioa) onespena izatea
  • Ikaslan Fundazioko praktiketan izena emanda izatea.

Laguntzailea

PROGRAMA

Urte bete barru profesional hobea izango zara!

Zure praktikaldian hurrengo 3 blokeak garatuko dituzu:

Teknika

JardueraDeskribapena
T1Oinarri teknikoak jasotzea1Abilezia, erabilitako denbora, erremintak, kalitatea, autonomia
1Gaitasun teknikoak prozedurazkoak, kontzeptuzkoak, jarrerazkoak

Araudia

JardueraDeskribapena
A3Funtzioen delegapena (ardura)2Lankidetza eta lanen banaketa
2Kontrol-exekuzio sistema aurreratuarekin

Hobekuntza

JardueraDeskribapena
H3Eragiketen kontrolaAktibo eta errekurtsoen kudeaketa aurreratua

Ordutegia

Arratsaldez: astelehenetik ostiralera 13:00 – 17:00

ETORKIZUNEAN, OHIKOA IZANGO DEN PRESTAKUNTZA ETA LAN JOERAK. GAUR EGUN ABANGUARDIAN

Gurekin arituz gero

  • Ikasten ari zaren bitartean esperientzia profesionala lortuko duzu
  • Titulua lortzen duzunerako, 800 ordu arte gehitu ditzakezu ZURE CURRICULUMEAN
  • Mundu profesionalera errazago egokituko zara
  • Ikasleak eta langileak elkarlanean jardungo dugu zure formakuntza osotzeko
  • Zure ikasketa mailara egokitzen den formazio plan pertsonalizatua eskainiko dizugu
Ikasketa guneak

IkasguneAK

Ikaslan Fundazioa, IKASGUNE deitzen diegun ezagutza arlo eta  ekoizpen unitatetan antolatzen dugu, hauek, ikasleei eta enpresei zerbitzu hoberena eskaintzeko helburua dute eta ekoizpen, kalitate, ingurumen eta asebetetze adierazleekin monitorizatzen ditugun autokuedeaturiko negozio unitateak dira. 

EBAKETA
ikasgunea

Diseinu, programazio eta materiale metalikoen laser ebaketa gunea

KONFORMAKETA ETA MEKANIZAKETA
ikasgunea

Txapa konformazioa eta txirbil-harroketa bidezko fabrikazio gunea

SOLDADURA
ikasgunea

Kalitate baldintzetan eta planopeko egitura metalikoen soldadura bidezko muntaia gunea

MUNTAIA ELEKTROMEKANIKOAK
ikasgunea

Multzo mekaniko, elementu eta koadro elektrikoen muntaia gunea

LOGISTIKA
ikasgunea

Biltegi kudeaketa eta eskaeren prestaketa eta segimendua gunea

ZERBITZUAK
ikasgunea

Zeharkako barne zerbitzu gunea:

  • Administrazioa eta finantzak
  • Kalitatea
  • Mantenua