ZERBITZUAK Ikasgunea
Jarduera industrial baten egunerokotasuna biziko duzu, egokituriko barne-zerbitzu taldean garatuko duzuna; Mantenuan, Adiministrazio eta finantzetan edo Kalitatean. Jarduera hauetan, zerbitzuaren definizoa, programazioa, exekuzioa eta kontrola burutzeaz gain, beharren kudeaketa, logistika, baliabideak, bezero, talde lana, mantenua etab. luze bat ezagutu ahalko dituzu, ikasteko modurik eraginkorrenean, jarduera bera biziz alegia.
“Erakundeko zeharkako barne zerbitzuen gunea: mantenu, adiministraritza eta kalitate lanak”
“Erakundeko zeharkako barne zerbitzuen gunea”
ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA
Indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatu, informazioa kudeatu, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatu eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardunez, gure erekundean garatzen diren hurrengo prozesuak antolatu eta gauzatuko dituzu:
- Merkataritza
- Lan-prozesua
- Kontabilitatea
- Fiskala
- Finantzieroak
Guzti hau, lan-talde bateko partaide izanez eta bezero, hornitzaile eta Ikaslan Fundazioko beste taldeekin hartu-eman jarrai batean garatuko duzu.
Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Administrazio eta Kudeaketa familiako ikasleak arituko dira (AF3)
KALITATEAREN KUDEAKETA ETA KONTROLA
Kontrol-jarraibideak zehaztuko dituzu. Horretarako, piezen dimentsio-ezaugarriak eta fabrikazio prozesuak neurketa-maiztasunarekin eta neurtzeko tresnekin. Fabrikatutako produktuaren ezaugarriak eta propietateak kontrolatzeko plangintza egingo duzu, horretarako, saiakuntza ekipoak eta makinak neurtu edo egiaztatu beharreko ezaugarriekin.
Neurtzeko tresnak kalibratuko dituzu, eta horien errore sistematikoak zuzentzeko prozedurak deskribatuz.
Produktuaren kalitatea eta prozesuaren egonkortasuna zein neurritaraino ziurtatuko dituzu, produktuaren eta prozesuaren kontrolari buruzko datu estatistikoak kalkulatuz.
Guzti hau, lan-talde bateko partaide izanez eta bezero, hornitzaile eta Ikaslan Fundazioko beste taldeekin hartu-eman jarrai batean garatuko duzu.
Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Fabrikazio Mekanikoa familiako ikasleak arituko dira (DF3, FM3 eta MT3).
BALIABIDE ETA INSTALAKUNTZEN MANTENUA
Instalakuntzen mantenuarekin lotura duten ekintzak burutuko dituzu, beharreko baliabideen bilketa eginez.
Erakundeko sistema mekaniko, hidrauliko, neumatiko eta auxiliarren mantenua burutuko duzu. Instalakuntzen funtzionamendu egokia bermatzeko egin beharreko proba eta egiaztapenak egingo dituzu, nahiz funtziozkoak zein arautak.
Beraien erabilera berrezartzeko eta ziurtatzeko, osagai eta ekipoen konponketa edo aldaketa burutuko duzu.
Guzti hau, lan-talde bateko partaide izanez eta bezero, hornitzaile eta Ikaslan Fundaizoko beste taldeekin hartu-eman jarrai batean garatuko duzu.
Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Instalakuntza eta Mantenua eta Elektrizitate-elektronika familiako ikasleak arituko dira (MK2, MK3 eta AR3).
IBILBIDEAK
Zure ikasketa mailaren eta Goierri Eskolan garaturiko 1. maiako jardueraren baitan, zure Ikaslan Fundazioko egonaldia egokitu eta zure neurrirako ibilbide bat diseinatzen dugu. Ezagutu FORMAKUNTZA PROGRAMA bakoitzaren berezitasunak:
Ikaslan Fundazioan zure egonaldia hoberena izan dadin, zure formazioaz arduratuko den talde profesional bat izango duzu zure zerbitzura, lanean irakasteaz gain, zure ekarpenak jaso eta esperientzia aparta izan dadin etengabe hobetuko dugu elkarrekin.