SOLDADURA Ikasgunea
Jarduera industrial baten egunerokotasuna biziko duzu, fusio bidezko soldadura bidez lortzen diren egitura metalikoen muntaiaren definizioa, programazioa, exekuzioa eta kontrola burutuz. Hauez gain, eskaeren kudeaketa, logistika, baliabide, bezero, talde lana, mantenua etab. luze bat ezagutu ahalko dituzu, ikasteko modurik eraginkorrenean, jarduera bera biziz alegia.
“Kalitate betekizunak jarraituz, egitura soldatuen muntaia gunea“
“Kalitate betekizunak jarraituz, egitura soldatuen muntaia gunea”
PRAKTIKA MOTAK
Ikasgune honetan, 2 praktika edo jarduera mota garatzen dira:
- Fusio bidezko soldaduraz exekutaturiko multzoen muntaia: ikasleak planoan eta prozesu orrian ezarritako baldintzatan, bezeroaren eskakizunetan eta horretarako fabrikatua izan den materialean oinarrituz. Emaitza baieztatzeko egin beharreko kontrol ekintzak burutuz. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Fabrikazio Mekanikoa familiko titulazioko ikasleak arituko dira (OMLH, SG2, DF3, MK3 eta MT3).
- Soldadura prozesuaren beharra duten osagaien eskaera, prestaketa eta segimendua: materialen eskaerak burutu, hauen segimendua ekoizpen sistemaren hornikuntzarako eta bezeroaren beharrak asetuko dituzten soldaturiko produktuen kudeaketa. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Fabrikazio Mekanikoa familiko titulazioko ikasleak arituko dira (FM3, DF3 eta MT3).
EKOIZPEN SISTEMA ERREALA
Denboren kudeaketa da ikasleak lehen momentuan nabaritzen duen faktorea, lan-erritmora egokitu beharko baitu. Bezeroekin hartu-emana eta alor operatiboko aspektuak kudeatu beharko ditu ikasleak. Hauez gain, hurrengoak ere biziko dituzu:
- Plano interpretazioa.
- Mantenu zuzentzailea eta prebentiboa.
- Makinaria industrial bidezko elementuen maneiua.
- Software espezifikoen erabilera.
Guzti hau, lan-talde bateko partaide izenez eta bezero, hornitzaile eta Ikaslan Fundaizoko beste taldeekin hartu-eman jarrai batean garatuko duzu.
IBILBIDEAK
Zure ikasketa mailaren eta Goierri Eskolan garaturiko 1. maiako jardueraren baitan, zure Ikaslan Fundazioko egonaldia egokitu eta zure neurrirako ibilbide bat diseinatzen dugu. Ezagutu FORMAKUNTZA PROGRAMA bakoitzaren berezitasunak:
Ikaslan Fundazioan zure egonaldia hoberena izan dadin, zure formazioaz arduratuko den talde profesional bat izango duzu zure zerbitzura, lanean irakasteaz gain, zure ekarpenak jaso eta esperientzia aparta izan dadin etengabe hobetuko dugu elkarrekin.