KONFORMAKETA ETA MEKANIZAKETA Ikasgunea

Jarduera industrial baten egunerokotasuna biziko duzu, non konformazio bidezko deformazioz edo txirbil-harroketa bidez lortzen diren piezen definizioa, programazioa, exekuzioa eta kontrola burutzen den. Hauez gain, eskaeren kudeaketa, logistika, baliabide, bezero, talde lana, mantenua etab. luze bat ezagutu ahalko dituzu, ikasteko modurik eraginkorrenean, jarduera bera biziz alegia.

Txapa konformaketa gunea eta txirbil-harroketa bidezko piezen fabrikazioa

“Txapa konformaketa gunea eta txirbil-harroketa bidezko piezen fabrikazioa”

PROFILAK

PRAKTIKA MOTAK

Ikasgune honetan, 3 praktika edo jarduera mota garatzen dira:

  1. Konformaketa makina (plegatzeko edo kurbatzeko makina) bidez fabrikatu behar den pieza, honen definizio eta exekuzio prozesuan ezarritako baldintzetarako makinaren prestaketa burutzea. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Fabrikazio Mekanikoa familiko titulazioko ikasleak arituko dira (FM3, DF3 y MT3).
  2. Txirbil-harroketa bidezko makina (torno edo mekanizazio zentrua) bidez fabrikatu behar den pieza, honen definizio eta exekuzio prozesuan ezarritako baldintzetarako makinaren prestaketa burutzea. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Fabrikazio Mekanikoa familiko titulazioko ikasleak arituko dira (FM3 eta ME2).
  3. Makina auxiliar (Zulatzeko makina, hariztagailua, insertadora, etab.) bidez fabrikatu behar den pieza, honen definizio eta exekuzio prozesuan ezarritako baldintzetarako makinaren prestaketa burutzea. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Fabrikazio Mekanikoa familiko titulazioko ikasleak arituko dira (ME2 eta OMLH).
ESKARMENTUA

EKOIZPEN SISTEMA ERREALA

Denboren kudeaketa da ikasleak lehen momentuan nabaritzen duen faktorea, lan-erritmora egokitu beharko baitu. Bezeroekin hartu-emana eta alor operatiboko aspektuak kudeatu beharko ditu ikasleak. Hauez gain, hurrengoak ere biziko dituzu:

  • Plano interpretazioa.
  • Mantenu zuzentzailea eta prebentiboa.
  • Makinaria industrial bidezko elementuen maneiua.
  • Software espezifikoen erabilera.

Guzti hau, lan-talde bateko partaide izenez eta bezero, hornitzaile eta Ikaslan Fundaizoko beste taldeekin hartu-eman jarrai batean garatuko duzu.

Praktikak

IBILBIDEAK

Zure ikasketa mailaren eta Goierri Eskolan garaturiko 1. maiako jardueraren baitan, zure Ikaslan Fundazioko egonaldia egokitu eta zure neurrirako ibilbide bat diseinatzen dugu. Ezagutu FORMAKUNTZA PROGRAMA bakoitzaren berezitasunak:

Ikaslan Fundazioan zure egonaldia hoberena izan dadin, zure formazioaz arduratuko den talde profesional bat izango duzu zure zerbitzura, lanean irakasteaz gain, zure ekarpenak jaso eta esperientzia aparta izan dadin etengabe hobetuko dugu elkarrekin.

EBAKETA
ikasgunea

Material metalikoez fabrikaturiko piezen diseinua, programazioa eta laser bidezko ebaketa gunea

SOLDADURA
ikasgunea

Kalitate baldintzetan eta planopeko egitura metalikoen soldadura bidezko muntaia gunea

MUNTAIA ELEKTROMEKANIKOAK
ikasgunea

Multzo mekaniko, elementu eta koadro elektrikoen muntaia gunea

LOGISTIKA
ikasgunea

Biltegi kudeaketa eta eskaeren prestaketa eta segimendua burutzeko gunea

ZERBITZUAK
ikasgunea

Zeharkako barne zerbitzu gunea:

  • Administrazioa eta finantzak
  • Kalitatea
  • Mantenua