Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat
Lanbide profila
Koordinatzailea
Konpetentzia orokorra
Ikasleak bere profila garatuko du ekoizpen eta kudeaketa praktika errealak burutuz. Bere lan-gunearen jarduera operatiboen garapen egokia zuzenduko du, prozesuak denboran eta modu egokian gauzatzen direla ziurtatuz. Zeregina burutzeko baliabideak eskuragarri eta egoki daudela bermatuz, segurtasuna, kalitatea, mantenua, ordena eta garbitasun estandarrak mantenduko ditu
Iraupena
1. mailako ekaina/uztailetik 2. mailako ekaina arte
Sarrera baldintzak
- Goi-mailako 1. maila gainditua izatea
- Ikaslan Fundazioko praktiketan izena emanda izatea
- Ebaluaketa taldetik (Goierri Eskola + Ikaslan Fundazioa) onespena izatea
Koordinatzailea
PROGRAMA
Urte bete barru profesional hobea izango zara!
Zure praktikaldian hurrengo 3 blokeak garatuko dituzu:
Teknika
Jarduera | Deskribapena | ||
---|---|---|---|
T1 | Oinarri teknikoak jasotzea | Abilezia, erabilitako denbora, erremintak, kalitatea, autonomia | |
T2 | Eskarien harrera | Eskariak jaso, erregistratu eta estandarrak sortu | |
T3 | Produktuen ekoizpena | Kudeaketa dinamizatu, bidalketak, estandarrak sortu | |
T4 | Produktuen fakturzioa1 | Eskariak listaduetan sartu. Produktuen prezioa kalkulatu. Estandarrak sortu |
Araudia
Jarduera | Deskribapena | ||
---|---|---|---|
A2 | Iradokizun sistema | Hobekuntza esparruak eta metodologia | |
A3 | Funtzioen delegapena (ardura) | Lankidetza eta lanen banaketa |
Hobekuntza
Jarduera | Deskribapena | ||
---|---|---|---|
H2 | KEEAS | Adierazleak eta kudeaketa sistema ezagutu | |
H3 | Eragiketen kontrola2 | Aktibo eta baliabideen kudeaketa aurreratua |
Ordutegia
Goizez: astelehenetik ostiralera 8:00 – 12:00
Arratsaldez: astelehenetik ostiralera 13:00 – 17:00
Goiz edo arratsalde, Goierri Eskolaren antolakuntzaren arabera
ETORKIZUNEAN, OHIKOA IZANGO DEN PRESTAKUNTZA ETA LAN JOERAK. GAUR EGUN ABANGUARDIAN
Gurekin arituz gero
- Ikasten ari zaren bitartean esperientzia profesionala lortuko duzu
- Titulua eskuratzen duzunerako, 800-1100 ordu gehituko dituzu ZURE CURRICULUMEAN
- Mundu profesionalera errazago egokituko zara
- Ikasleak eta langileak elkarlanean jardungo dugu zure formakuntza osotzeko
- Zure ikasketa mailara egokitzen den formazio plan pertsonalizatua eskainiko dizugu
IkasguneAK
Ikaslan Fundazioa, IKASGUNE deitzen diegun ezagutza arlo eta ekoizpen unitatetan antolatzen dugu, hauek, ikasleei eta enpresei zerbitzu hoberena eskaintzeko helburua dute eta ekoizpen, kalitate, ingurumen eta asebetetze adierazleekin monitorizatzen ditugun autokuedeaturiko negozio unitateak dira.