EBAKETA Ikasgunea
Jarduera industrial baten egunerokotasuna biziko duzu, non laser bidezko ebaketa bidez fabrikatzen diren pieza metalikoak diseinatu, programatu, exekutatu eta emaitzaren kontrola gauzatzen den. Hauez gain, eskaeren kudeaketa, logistika, baliabide, bezero, talde lana, mantenua etab. luze bat ezagutu ahalko dituzu, ikasteko modurik eraginkorrenean, jarduera bera biziz alegia.
“Material metalikoez fabrikaturiko piezen diseinua, programazioa eta laser bidezko ebaketa gunea”
“Pieza metalikoen diseinua, programazioa eta laser bidezko ebaketa gunea”
PRAKTIKA MOTAK
Ikasgune honetan, 3 praktika edo jarduera mota garatzen dira:
- Laser bidez ebakiko diren piezen diseinua eta programazioa: bezeroen eskaeren baitan, geometria eta txapa formatuko lehengaiaren kalitatea, nestingak (geometrien kokapena txapa komertzialetan) marraztu eta prestatuko dituzu, materialaren aprobetxamendua maximizatzeko. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Fabrikazio Mekanikoa familiko titulazioko ikasleak arituko dira (FM3, DF3 y MT3).
- Bezeroen eskaeren kudeaketa, fabrikazio ordenen eta fakturaziorako albaranen sorrera. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Administrazio eta finantzak titulazioko ikasleak arituko dira (AF3).
- Diseinu bulegotik datozen NC programen makinara karga, ezarritako parametroen konfigurazioa eta hurrengo prozesuan oinarrituriko piezaen banaketa. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan Fabrikazio Mekanikoa familiko titulazioko ikasleak arituko dira.
EKOIZPEN SISTEMA ERREALA
Denboren kudeaketa da ikasleak lehen momentuan nabaritzen duen faktorea, lan-erritmora egokitu beharko baitu. Bezeroekin hartu-emana eta alor operatiboko aspektuak kudeatu beharko ditu ikasleak. Hauez gain, hurrengoak ere biziko dituzu:
- Plano interpretazioa.
- Mantenu zuzentzailea eta prebentiboa.
- Makinaria industrial bidezko elementuen maneiua.
- Software espezifikoen erabilera.
Guzti hau, lan-talde bateko partaide izenez eta bezero, hornitzaile eta Ikaslan Fundaizoko beste taldeekin hartu-eman jarrai batean garatuko duzu.
IBILBIDEAK
Zure ikasketa mailaren eta Goierri Eskolan garaturiko 1. maiako jardueraren baitan, zure Ikaslan Fundazioko egonaldia egokitu eta zure neurrirako ibilbide bat diseinatzen dugu. Ezagutu FORMAKUNTZA PROGRAMA bakoitzaren berezitasunak:
Ikaslan Fundazioan zure egonaldia hoberena izan dadin, zure formazioaz arduratuko den talde profesional bat izango duzu zure zerbitzura, lanean irakasteaz gain, zure ekarpenak jaso eta esperientzia aparta izan dadin etengabe hobetuko dugu elkarrekin.