LOGISTIKA Ikasgunea
Jarduera industrial baten egunerokotasuna biziko duzu, non kudeaketa logistikoaren y biltegiaren definizioa, programazioa, exekuzio eta kontrola burutzen den. Hauez gain, baliabideen kudeaketa, bezero, talde lana, mantenua etab. luze bat ezagutu ahalko dituzu, ikasteko modurik eraginkorrenean, jarduera bera biziz alegia.
“Eskaera prestaketa eta segimendua eta biltegi kudeaketa burutzen den gunea“
“Eskaera prestaketa eta segimendua eta biltegi kudeaketa burutzen den gunea”
PRAKTIKA MOTAK
Ikasgune honetan, 3 praktika edo jarduera mota garatzen dira:
- Eskaerak jaso eta zerrenden sorrera: bezoroen eskaeretan oinarrituta, ikasleak, hauen zerrendak prestatuko ditu, produktuak kopuru eta datak sailkatuz. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan titulazio guztietako ikasleak arituko dira.
- Eskaera datak errespetatu ahal izateko, ekoizpenaren abian jartze eta segimendua, bezero, hornitzaile eta ekoizpen-prozesu guztiekin hartu-emana izanez. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan titulazio guztietako ikasleak arituko dira.
- Bidalketarako eskaeren prestaketa burutu, bezeroarekin adosturiko betekizunak errespetatuz. Jarduera hauetan, Goierri Eskolan titulazio guztietako ikasleak arituko dira.
ESKAERA SORRERA ETA PRESTAKETA
Bezeroak eginiko eskaeretan oinarrituz, ekoizpen prozesuak abian jarriko dituzu, datatan eta kalitate baldintzetan betekizunak errespetatuko dituzten amaitutako piezak, hauen arduradun ezberdinekin hartu-eman jarraia izanez.
Behin eskakerak biltegira iristean, etorkizuneko erabilera baterako biltegiratu edo bezeroak ezarritako data eta forman bidalia izateko prestaketa burutuko da. Ikasleek hurrengo aspektuekin hartu-emana izango du:
- Planoen interpretazioa
- Ekoizpen prozesu ezberdinak
- ERP motako software bidezko zerrenden kudeaketa
Guzti hau, lan-talde bateko partaide izenez eta bezero, hornitzaile eta Ikaslan Fundaizoko beste taldeekin hartu-eman jarrai batean garatuko duzu.
IBILBIDEAK
Zure ikasketa mailaren eta Goierri Eskolan garaturiko 1. maiako jardueraren baitan, zure Ikaslan Fundazioko egonaldia egokitu eta zure neurrirako ibilbide bat diseinatzen dugu. Ezagutu FORMAKUNTZA PROGRAMA bakoitzaren berezitasunak:
Ikaslan Fundazioan zure egonaldia hoberena izan dadin, zure formazioaz arduratuko den talde profesional bat izango duzu zure zerbitzura, lanean irakasteaz gain, zure ekarpenak jaso eta esperientzia aparta izan dadin etengabe hobetuko dugu elkarrekin.