Galdaragintza fina

Laser bidezko ebaketa bidez lorturiko piezei hirugarren dimentsioa emateko gaitasuna dugu. Honetarako, Trumpf etxe alemaniar ospetsuko plegatzeko makinak ditugu. Beharrez gero, makina lagungarriez baliatuz, kurbatzeko, hariztatzeko, abeilanatzeko, zanpatzeko, bernoa txertatu eta erresistentzia bidez soldatzeko gaitasuna dugu.

“Zehaztasuna geometrietan, konparaezinak diren azkartasun eta malgutasunarekin”

“Gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko egiten dugu etengabe lan, bezeroa eta bere beharrak direlarik ardatz prozesu guztian zehar”

BULEGO TEKNIKOA

PROZESUEN DEFINIZIOA

CAM motakoa den TecZone Bend software aurreratuaren laguntzaz, bezeroaren beharretara egokitzen den fabrikazio prozesua definitzen dute gure adituek.

Bulegoetan egindako programazioa, tailerrean burututakoarekin bateratzen dugu, 2D eta 3D datuetan oinarrituriko programaren proposamena burutuz, NC programarekin batera.

Giza bokazioa duen erakunde bat gara, bezeroarekiko hurbiltasuna eta etengabeko komunikazioa direlarik gure izaeraren ezaugarri.

EXEKUZIOA

KONFORMAKETA ETA ASKOZ GEHIAGO

Gure konformaketa sailak, laser bidez lorturiko piezari hirugarren dimentsioa emango dio.

Bulego Teknikoak definituriko fabrikazio prozesua finkaturik dugula, exekuzioa, TruBend markako plegatzeko makinekin burutzen dugu. Honen eragingailu zuzenekin eta angelu neurgailu automatikoen laguntzaz, kalitate eta errendimendu maila altuenak lortzen ditugu.

Plegatzeaz gain, kurbatu, erresistentzia edo fusio bidez soldatu, txertatu edo gure makina lagungarriekin balioa eransten dugu.

Laser ebaketa

Txapa laser bidez ebakitzeak eskaintzen dituen malgutasuna eta zehaztasunarekin. Ekoizkortasuna altuak eta abiadura partzial minimoak. Altzairuak, INOX eta aluminioa 20mm bitartean

Egitura metal-mekanikoen muntaia

Gure instalakuntzetan fabrikaturiko elementuekin eraikitako muntaia eta/edo azpimuntaiak

Soldadura

MIG-MAG eta erresistentzia bidezko soldaduraz loturiko piezen muntai. ISO 3834 ziurtagiria

Koadro elektrikoen kableatu eta muntaia 

Instalakuntza elektrikoak burutzeko muntaia postuak, planopean eta bezeroaren betekizunetan

Txirbil-harroketa bidezko mekanizaketa

Mekanizazio zentroak eta 1200×500 mmko mahaiak. CNCdun tornoak gehienez 400 mmko diametroa eta 640 mmko Z ibilbidearekin