Koadro elektrikoen kableatu eta muntaia
Ikaslan Fundazioan koadro elektrikoen muntaia eta baieztapen kontrolak burutzeko postu eta espazioak ditugu. Zerbitzuan jarri, konprobazio eta kontrol sekuentzia definitzeko protokoloak finkatu, gailu elektrikoak, egoera ezohikoetan sistemaren erantzuna eta instalakuntzaren paremetro esanguratsuak.
“Bezeroaren betekizunetara egokitzen gara zehaztasunez eta azkartazunez”
“Gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko egiten dugu etengabe lan, bezeroa eta bere beharrak direlarik ardatz prozesu guztian zehar”
PROZESUEN DEFINIZIOA
Ikaslan Fundazioko teknologia eletriko/elektronikoko mintegiak, bezeroaren behar eta zehaztapenen baitan eta etengabeko elkarlanean, osagai eta baliabideak definituko ditu, desiragarria den amaierako emaitza lortzeko faseak planifikatuz.
Giza bokazioa duen erakunde bat gara, bezeroarekiko hurbiltasuna eta etengabeko komunikazioa direlarik gure izaeraren ezaugarri.
MUNTAIA ETA eGIAZTAPENA
Hurrengoak ditugu gure erakundean: muntaia postuak, kable ebaketa makinak, engastea, markatzea eta egiaztapen eta kontrol bankuak.
Sistema elektriko sekuentzialen funtzionamenduaren egiaztapena egiten dugu:
- Gailuen arteko konexioa eta babes gailuen funtzionamendua.
- Zerbitzuan jartzea eta honen egiaztapenaren jarduera protokoloa.
- Gailu elektrikoen kontrol sekuentzia eta doikuntza.
- Sistemaren jokaera ezohiko egoeratan.
- Instalakuntzaren parametro esanguratsuenen neurketa.