Laser ebaketa

TruBoost ingurunean buruturiko diseinu eta programazioa batetik, puntako Trulaser 5030 makina eta Trumpf etxeko Oseon bidez gauzaturiko trazabilitatearen kontrola eta lan fluxuen segimendua bestetik, bezeroarenzako bermea den sistema bihurtzen du geurea.

“Zehaztasuna geometrietan, konparaezinak diren azkartasun eta malgutasunarekin”

“Gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko egiten dugu etengabe lan, bezeroa eta bere beharrak direlarik ardatz prozesu guztian zehar”

BULEGO TEKNIKOA

DISEINUA ETA PROGRAMAZIOA

Amaierako emaitzak bezeroaren eskakizunak bete ditzan, Trumpf markakoTrutops Boost softwarearen laguntzaz definitzen ditugu piezen geometria eta materialen kalitateak, bukaturiko produkturaren trazabilitatea kontrolatuz.

25 mm arteko lodiera duten altzairuak.

20 mm arteko lodiera duten inox eta aluminioak.

Giza bokazioa duen erakunde bat gara, bezeroarekiko hurbiltasuna eta etengabeko komunikazioa direlarik gure izaeraren ezaugarri.

ZEHAZTASUNA

LASER EBAKETA

Tarteko denbora minimoak eta produktibitate altuak eskaintzen ditugu, eragintza dinamiko eta ardatzen abiadura altuekin, guzti hau, TruFlow laserrari esker, esfortzurik gabe txapa nahiz fin zein lodietan lortuz.

Laser ebaketaren abiadura, malgutasuna eta zehaztasuna konparaezinak dira. Gure prozesuetan, ebaketa lehena izanik, balioa erantsi diezaiokegu, bezeroak horrela behar badu, tolesketa, txertaketa, txirbil-harroketa bidezko mekanizaketa, soldadura eta multzo metal-mekanikoen muntaia ere.

Galdaragintza fina

Mota guztietako altzairu, INOX eta alumniozko galdaragintza mekanizatuko piezen fabrikazioa

Egitura metal-mekanikoen muntaia

Gure instalakuntzetan fabrikaturiko elementuekin eraikitako muntaia eta/edo azpimuntaiak

Soldadura

MIG-MAG eta erresistentzia bidezko soldaduraz loturiko piezen muntai. ISO 3834 ziurtagiria

Koadro elektrikoen kableatu eta muntaia 

Instalakuntza elektrikoak burutzeko muntaia postuak, planopean eta bezeroaren betekizunetan

Txirbil-harroketa bidezko mekanizaketa

Mekanizazio zentroak eta 1200×500 mmko mahaiak. CNCdun tornoak gehienez 400 mmko diametroa eta 640 mmko Z ibilbidearekin