Soldadura

Gure erakundea ISO 3834-2 arauan ziutagiria du. Soldadura koordinatzailea dugu eta gure instalakuntzak azken belaunaldiko baliabideak ditugu.

“Bezeroaren betekizunei erantzuten dien fusio bidezko metalen lotura”

“Gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko egiten dugu etengabe lan, bezeroa eta bere beharrak direlarik ardatz prozesu guztian zehar”

BULEGO TEKNIKOA

PROZESUEN DEFINIZIOA

Gure soldadura koordinatzaileak, fabrikazio eta ekoizpen arduradunekin batera, betekizunak, espezifikazioak eta kontutan hartu beharreko aspektuak definitzen dituzte, bezeroaren amaierako emaitza lortu ahal izateko jarraitu beharreko prozesua ezarriz.

ISO 3834 ziurtagiria dugu gure erakundean, hau da, obra soldatuko kalitate betekizun guztietarako 2. maila. Honetarako, Soldadura Koordinatzailea dugu, UNE EN ISO 14731 arauak ezartzen dituelarik figura honek bete beharreko ataza eta erantzukizunak.

Giza bokazioa duen erakunde bat gara, bezeroarekiko hurbiltasuna eta etengabeko komunikazioa direlarik gure izaeraren ezaugarri.

DOITASUNA

LOTURAREN EXEKUZIOA

Amaierako emaitza lortzeko, definizio fasean ezarritako betekizunak jarraituz, ezarritako parametropean gauzatzen dugu exekuzioa.

Gure erakundean ditugun fusio bidezko soldadura prozesuak hurrengoak dira:

  • MIG/MAG
  • TIG
  • Erresistentzia bidezko soldadura

Gure exekuzio denborak arindu eta soldatu beharreko zonetara, gure teknikarien irisgarritasuna errazteko, muntaietarako mahai hidraulikoak ditugu.

Laser ebaketa

Corte de chapa con precisión y flexibilidad láser. Alta productividad y velocidades parciales mínimas. Aceros, INOX y aluminio hasta 20mm

Galdaragintza fina

Mota guztietako altzairu, INOX eta alumniozko galdaragintza mekanizatuko piezen fabrikazioa

Egitura metal-mekanikoen muntaia

Gure instalakuntzetan fabrikaturiko elementuekin eraikitako muntaia eta/edo azpimuntaiak

Koadro elektrikoen kableatu eta muntaia 

Instalakuntza elektrikoak burutzeko muntaia postuak, planopean eta bezeroaren betekizunetan

Txirbil-harroketa bidezko mekanizaketa

Mekanizazio zentroak eta 1200×500 mmko mahaiak. CNCdun tornoak gehienez 400 mmko diametroa eta 640 mmko Z ibilbidearekin